Zerbitzuak
Hizkuntza normalizazio proiektua
Euskararen hedapena
Hizkuntza komunitatea
Euskararen hedapena
Programaren helburua euskararen hedapena da.
Hizkuntza normalizazio proiektua
Ikastetxeko hizkuntza erabilera eta komunikazio markoa zaintzeko zerbitzua.
Lau urtean behin, Ulibarri Programan gauden zentroek Hizkuntza Normalizaziorako Proiektua (HNP) lantzen dugu. Proiektua gauzatzeko, euskararen egoera ezagutu behar dugu gure institutuan. Horretarako, Branka eta Mintzagrama diagnostiko tresnak erabiltzen ditugu.
Lau urteko proiektu honen garapenerako, ikasturte guztietan zehar Hizkuntza Normalizaziorako Plana idazten da, proiektuan zehaztutako helburuak lortzeko proiektu eta jarduerak zehazten dituena.
Ez dira ikasleak soilik Hizkuntza Normalizaziorako Proiektuaren helburua. Zentroaren beste esparru guztiak ere kontuan hartzen dira: irakasleak, administrazio langileak, ama-aitak... HNP plan oso bat da, haietako guztiak barne hartzen dituena.
Plana lantzean, aldagai hauek kontuan hartu behar dira: metodologia, irakasleen prestakuntza, testuinguru soziolinguistikoa, zentroaren abiapuntua, etab.
Tokiko erakundeekin lankidetza ere beharrezkoa da eraginkortasuna lortzeko. Ikastetxeak eta inguruneak elkar elikatu behar dute. Beste erakunde eta eragile batzuekin lan bateratua eta osagarritasuna kontuan hartu behar ditugu normalizazioan inplikatuak: udalak, euskara elkarteak...
