Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2025(e)ko urriaren 14(a)

Pan con Valor_Elkarhezi: 1. mugarria - CIFP Ciudad Jardin LHII

2025/10/14

Urriaren 14an "Pan con Valor_ElkarHezi" proiektuan ikasleen elkar lana abian jarri genuen Ciudad Jardineko, Gamarrako Ostalaritza Eskolako eta UPV/EHUko Giza Nutrizioa eta Dietetikako ikasle eta irakasleen artean.

Profil oso desberdinetako 70 ikaslek Pan con Valor_Elkarhezi proiektuaren 1. mugarria jarri zuten.

Batetik, UPV/EHUko ikasleek glutena zer den, glutenik gabeko produktuen kalitate kontrola eta higienea nola burutu behar den eta pertsona zeliakoek dituzten berezitasunak azaldu zituzten. Bestetik, Gamarrako ikasleek beraien ogien ekoizpen prozesua nola egiten duten adierazi zuten eta Ciudad Jardineko ikasleek produktuen komunikazioa nola bideratuko den adierazi zuten. Familia profesional desberdinen ikuspegi partikularra aurrez aurre izatea oso interesgarria izan zen.

Datozen asteotan ekimen berri bat martxan izango dugu beraz, adi egon, erronka honek jarraipena izango du eta!


Azken berriak