Joan eduki nagusira
IoS Jatetxe murgiltzailea

Ikasturtea: 2025-2026

IoS Jatetxe murgiltzailea

“IoS Restaurante Inmersivo” proiektuan esperientzia gastronomiko erabat murgiltzailea eta multisentsoriala garatu nahi da. Horretarako, zentzumenen Interneteko (IoS) kontzeptuak erabiliko ditugu,...

"IoS Restaurante Inmersivo” proiektuan esperientzia gastronomiko erabat murgiltzailea eta multisentsoriala garatu nahi da. Horretarako, zentzumenen Interneteko (IoS) kontzeptuak erabiliko ditugu, esperientzia gastronomikoan 360º-ko multimedia-elementuak, usain pertsonalizatuak eta argiztapena txertatuz, zentzumen guztiek esku hartzen duten uztarketa ikusgarria egiteko.

Gamarrako Ostalaritza Eskolak gidatzen du proiektua, eta CIFP Mendizabala LHIIrekin eta CIFP Txurdinaga LHIIrekin batera parte hartzen dugu. Murgiltze jatetxea Ostalaritza Eskolaren instalazioetan egongo da.

Proiektuak gela interaktibo batek eskaintzen duen ekipamendua erabili nahi du, esperientzia gastronomiko guztiz berritzailea eskaintzeko, 360º-ko ikus-materiala, audioa, aromak eta argiztapenak erabiliz, bezeroaren sentsazioak beste maila batera igotzeko. Helburuetako bat teknologia horiek ostalaritzaren mundura hurbildu ahal izatea da, bezeroei zerbitzu berriak eskaini ahal izateko.

IoS Jatetxe murgiltzailea

Proiektuetara itzuli